XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakurleak badaki, nola, Euskal Herrian, Leninen irakaspenok: independentziaren arazoa proletalgoaren interesen ikusaldetik erabaki behar dela, etab., kasi Leninen zentzu kontrariora bihurtu izan diren.

Politika abertzalearen boikot inkondizional bat egiteko erabili bait dira etengabe.

Politika nazionalistari ez zegoela inkondizionalki laguntzerik: hemen politika zeharo espainolista egiteko arrazoi bihurtu da....

Alegia, zeharka gutienez, oligarkiaren politika nazionalari laguntza inkondizionala emateko aitzakia: politika nazional burges hura hemen beti espainolista bait zen, Finlandia edo Poloniakoaren kontrara.

Burgesia nazionalistari ez dagoela inkondizionalki laguntzerik, esaten zuen Leninek; eta, hemen, nazionalismoari ez inkondizionalki laguntzearren, inkondizionalki burgesiari lagundu zaio....

Leninen aklarazio batzuk, hemen, politika abertzalea boikotatzeko erabili dira de fakto.

Burgesiaren esijentzia praktikoei independentzia proletalgoak printzipioen politika kontrastatzen diela, esaten zuen: hemen predikutxu epel-epel hutsa bihurtu da hori, zapalkuntza oro kondenatzen dela, pribilejio nazional oro kondenatzen dela, etab.

Printzipioen politika, predikutxu debotuen politika bilakatu da.

Leninek esaten zuen, nazio arazoan proletalgoak printzipioa abstrakt defendatzen zuela: hau da, printzipioa zinez defendatzen duela, beti defendatuko duela printzipioa, baina kasu bakoitzean ikusi behar dela, esijentzia konkretuak nola formulatu.

Hemen, ordea, abstrakt hura arrunt eta anbiguo bezala ulertu da, handik edozein oportunismo ateratzeko; eta praksiari kontrastatuaz bezala ulertu da, autodeterminatzeko eskubidea guziz abstrakt proklamatzeko, baina praksian ezer ez egiteko, egunoroko praksia den autodeterminazioan.

Leninek esan du, proletalgoa nazionalismo guzien aurka dagoela: eta hemen, problema daukana hura izanik, bere politika nazionalista bezala formulatzen duena, Euskal Herria da.